64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2011ko martxoaren 11n eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea 2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea Udal Idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita honako artikuluetan: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.a; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a; eta lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Hirugarrena.-Aipatutako epea amaitzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Laugarrena.-Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Etxalarren, 2011ko martxoaren 14an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1105243