64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA

2011ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2010eko abenduaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Espartza Zaraitzuko Udalaren 2011ko plantilla organikoan.

Iragarkia 2011ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1; maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Zerbitzu anitzetako enplegatua. D mailaren pareko lansaria. Lanaldi erdian. Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %8,79. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hizkuntz eskakizuna: merezimendua: euskaraz jakitea.

ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 7. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Sanz Loigorri, Oskar Juan. Zerbitzu anitzetako arduraduna. D mailaren pareko lansaria. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %8,79. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Espartza Zaraitzun, 2011ko otsailaren 23an.-Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1105043