64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EKAI

Eskola Publikoaren eraikina eskolako erabileratik desafektatzea. Hasierako onespena

Ekaiko Kontzeju Irekiak, 2011ko martxoaren 11n egin bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea Ekaiko Eskola Publikoaren eraikina eskolako erabileratik desafektatzea, ondoren Kontzejuko ondare ondasun gisa kalifikatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 103. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, aipatu epean interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ekain, 2011ko martxoaren 11n.-Mankomunitateko burua, Jesús Angel Ongay.

Iragarkiaren kodea: L1104573