64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Plantilla organikoa

Donamariako Udalak, 2011ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi zituen plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda.

Hasierako onespena 2011ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal duzula, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donamarian, 2011ko martxoaren 14an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Hona hemen plantilla organikoaren laburpena:

I. ERANSKINA

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %27,63. Egoera: jardunean. Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Hitzarmeneko osagarria: %16. Lanpostuko osagarria: %9,48. Egoera: jardunean. Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

Funtzionarioen izenen zerrenda

1.-María Paz Fagoaga Iturralde; jardunean; A maila; 6. gradua; sarrera eguna: 1981eko apirilaren 4a; bateraezintasuna: %35. Lanpostukoa: %27,63.

2.-María Victoria Eulate Etxegia; jardunean; C maila; 3. gradua; sarrera eguna: 1990eko uztailaren 5a. Hitzarmeneko osagarria: %16; lanpostuko osagarria: %9,48.

II. ERANSKINA

Lan-kontratudunak

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kopurua: 1. Ordainsaria, D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Sarrera eguna: 2007ko ekainaren 1a.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

1.-Kleofé Goñi Orbegozo. Jardunean. Ordainsaria, D mailarekin parekatua. Hitzarmeneko osagarria, %12. Lanpostuaren osagarria, %16,09.

Iragarkiaren kodea: L1104750