64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

32/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitatean musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzeko Hezkuntzako kontseilariak emandako 91/2008 Foru Agindua aldatzen duena.

Otsailaren 21eko 12/2011 Foru Dekretuak aldatutako martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 2ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen curriculuma ezarri eta arautzen du Nafarroako Foru Komunitatean.

91/2008 Foru Aginduak musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzen ditu.

Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren araudia goi mailako ikasketa guztietan aplikatzen denez, eta kontuan harturik ikasturtea eta sarrera proben deialdiak berrantolatu direla, beharrezkoa da musikako irakaskuntza profesionalen proba bereziak egiteko egunak aldatzea, ikasketen egutegia hezkuntza arloko araudi berriarekin koordinatu eta egokitzeko.

Horregatik guztiagatik, musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzen dituen 91/2008 Foru Aginduak aldatzeko Arte Ikasketen Atalak egin duen aldeko txostena ikusita, eta

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzeko Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 12an eman duen 91/2008 Foru Agindua aldatzea.

Musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzeko Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 12an eman duen 91/2008 Foru Agindua aldatu, eta honela idatzita geratuko da:

Bat.-Honela idatzita agertuko da 3. artikuluaren 6. idatz-zatia:

"6. Ikasturtea amaitutakoan, amaierako ebaluazio saioak egingo dira: ohikoa ekainean eta ohiz kanpokoa, aldiz, Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen egunetan eta baldintzak errespetatuta. Amaierako ebaluazio saioak ebaluazio prozesua baloratzen duen laburpentzat joko dira eta, ikasturteko irakasgaien eta gainditu gabeko irakasgaien kalifikazioak ez ezik, sustapen eta titulazioari buruzko erabakiak ere bilduko dituzte."

Bi.-Honela idatzita agertuko da 3. artikuluaren 7. idatz-zatia:

"7. Ohiko amaierako ebaluazioan irakasgai guztiak gainditzen ez dituzten ikasleak ohiz kanpoko probara aurkez daitezke, foru agindu honen 4. artikuluaren 3. eta 4. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera."

Hiru.-Honela idatzita agertuko da 7. artikuluaren 1. idatz-zatia:

"1. Ikasturte bakoitza amaitutakoan, taldearen irakasle taldeak sustapenari buruzko erabakia hartuko du, ekaineko ohiko bileran edo ohiz kanpokoan."

Lau.-Honela idatzita agertuko da 7. artikuluaren 4. idatz-zatia:

"4. Ikasleak maila osoa errepikatu eta aurreko urteetako gainditu gabeko irakasgaiak errekuperatu beharko ditu, ohiz kanpoko proba egin ondoren, hiru irakasgaitan edo gehiagotan kalifikazio negatiboa atera badu. Seigarren mailaren amaieran irakasgai batean edo bitan kalifikazio negatiboa daukaten ikasleek ez dute maila osoa errepikatu beharko, gainditu gabeko irakasgaiak baizik."

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1104139