64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2011ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, U.E.-11 exekuzio unitateari dagokionez, Promociones y Desarrollos Mañeru, S.L.k sustatua. Haren xedea da Udal Planean aurreikusten diren lerrokadura eta sestrak egokitzea, U.E.-11 exekuzio unitateko lurzatiketak aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Ziraukin, 2011ko martxoaren 14an.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L1104960