64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

4.1 sektorea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Cintruenigoko AR4 banaketa eremuko 4.1 sektorea urbanizatzeko proiektua, 4.1 sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua, hasiera batean onetsi ondoren, aditzera ematen da, interesdunek Cintruenigoko Udalaren bulegoetan azter dezaten eta, hala badagokio, alegazioak aurkez ditzaten 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1. a), 76 eta 134. artikuluetan xedatuarekin bat.

Cintruenigon, 2011ko martxoaren 10ean.-Batzordeko burua, Ricardo Carretié Barcázitegui.

Iragarkiaren kodea: L1104632