64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2011ko kontu orokorra

Cabredoko Udalak, 2011ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, aldeko txostena eman zuen 2010eko ekitaldiko kontuen espedienteaz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Cabredon, 2011ko martxoaren 17an.-Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1105053