64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

30/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariarena, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzen dituena, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Europako erakundeek hizkuntzen politikaren arloan emandako gomendioei jarraikiz eta indarra duen legeriarekin bat, bere helburu nagusien artean du hezkuntza etapetan hizkuntzak ikas daitezela sustatzea. Horregatik, hizkuntzak jakiteak garrantzi berezia hartu du hezkuntzako eremu guztietan.

Europako Kontseiluak 2001ean Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratua onetsi zuen (ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa), eta asko erabiltzen ari da hizkuntzen curriculum berriak garatzeko eta hiztunen hizkuntza gaitasun mailak zehazteko.

Nafarroako Gobernuak, 1985eko irailaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, bere gain hartu zuen Euskararen Gaitasun Agiria-EGAko tituluak luzatzeko ahalmena. Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 22an emandako 102/2009 Foru Aginduaren bidez, Euskararen Gaitasun Agiria-EGA eta euskarazko C1 jakite mailaren arteko baliokidetasuna ezarri zen. Maila hori Europako Kontseiluko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan zehazten da.

Abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuak araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako oinarrizko eta erdiko mailak eta maila aurreratua finkatu zituen, baita ematen diren ziurtagirien ondorioak ere. Horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko A2, B1 eta B2 mailetan egokitu dira. Bigarren xedapen gehigarriak bidea ematen du gaitasunen hobekuntzarako hizkuntza kurtso espezializatuak antolatu eta emateko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C mailan.

Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitarioan euskararen sartzea eta erabiltzea arautzen duen maiatzaren 19ko 159/1988 Foru Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen du euskara edo euskaraz irakasteko irakasle guztiek beharko dutela izan Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria edo Nafarroako Gobernuak baliokidetzat emandako edo baliozkotutako titulua.

Ekainaren 22ko 102/2009 Foru Aginduak ezarri zuen Euskararen Gaitasun Agiria eta Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 maila baliokideak direla, eta EGA eta hizkuntza eskola ofizialetako euskarako C1 mailako ziurtagiria parekatu egin zituen.

Abuztuaren 18ko 139/2009 Foru Aginduak programa eleaniztunetan ingeleseko ikasketak emateko beharrezkoak diren hizkuntza betebeharrak ezartzen ditu.

Foru agindu honen bidez hizkuntzen jakite mailaren tratamendua bateratu nahi da, eta hizkuntza baten jakite maila bermatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak aitortu, betiere Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez. Hala, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumenen eremuan, berdintasuna bermatzen ahalko da interesdunen ezagutza baloratzean.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.

2. Hezkuntza Departamentuak aintzat har ditzake foru agindu honen eranskinean agertzen ez diren beste titulazio eta ziurtagiri batzuk, baita Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailekin duten egokitasuna ere.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusira, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzura, Euskara Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, EGA Bulegora, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Zuzentza eta Herrizaingo Sailera, Osasun Sailera eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

ERANSKINA

Euskararen, alemanaren, frantsesaren, ingelesaren, italieraren eta atzerritarrentzako espainieraren jakite maila egiaztatzen duten titulazio eta ziurtagiriak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak bere eskumenen eremuan aitortzearen eta baloratzearen ondorioetarako, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin dituzten baliokidetasunak

Euskara

B1 maila:

Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan B1 mailaren azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako egiaztagirien 3. mailako ziurtagiria.

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Eusko Jaurlaritzak emandako balio ofizialaren arabera B1 mailaren baliokide diren ziurtagiriak.

B2 maila:

Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan B2 mailaren azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako egiaztagirien 4. mailako ziurtagiria.

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Eusko Jaurlaritzak emandako balio ofizialaren arabera B2 mailaren baliokide diren ziurtagiriak.

C1 maila:

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzak luzatua.

Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan C1 mailaren azterketa gainditu izanaren ziurtagiria.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako egiaztagirien 5. mailako ziurtagiria.

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua.

Office Publique de la Langue Basque-Euskararen Erakunde Publikoak emandako EGA-Euskararen Gaitasun Agiria.

Nafarroako Gobernuak emandako balio ofizialaren arabera C1 mailaren baliokide diren ziurtagiriak.

Eusko Jaurlaritzak emandako balio ofizialaren arabera C1 mailaren baliokide diren ziurtagiriak.

C2 maila:

Nafarroako Gobernuak emandako balio ofizialaren arabera C2 mailaren baliokide diren ziurtagiriak.

Eusko Jaurlaritzak emandako balio ofizialaren arabera C2 mailaren baliokide diren ziurtagiriak.

Ingelesa

B1 maila:

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

PET ziurtagiria (Preliminary English Test), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

IELTS 3.5-4.5 ziurtagiria, IELTSk luzatua (International English Language Testing System).

TOEFL IBT 57 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk luzatua (Educational Testing System).

ISE I (Integrated Skills in English), Trinity College London-ek luzatua.

B2 maila:

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

FCE ziurtagiria (First Certificate in English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

IELTS 5.0-6.0 ziurtagiria, IELTSk luzatua (International English Language Testing System).

TOEFL IBT 87 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk luzatua (Educational Testing System).

ISE II (Integrated Skills in English), Trinity College London-ek luzatua.

C1 maila:

Gaitasun Agiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua.

CAE ziurtagiria (Certificate in Advanced English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

IELTS 6.5-7.0 ziurtagiria, IELTSk luzatua (International English Language Testing System).

TOEFL IBT 110 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk luzatua (Educational Testing System).

ISE III (Integrated Skills in English), Trinity College London-ek luzatua.

C2 maila:

CPE ziurtagiria (Certificate of Proficiency in English), Cambridgeko Unibertsitateak luzatua.

IELTS 7.5+ ziurtagiria, British Council-ek luzatua.

TOEFL IBT 120 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk luzatua (Educational Testing System).

ISE IV (Integrated Skills in English), Trinity College London-ek luzatua.

Frantsesa

B1 maila:

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

DELF B1 ziurtagiria, Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) luzatua.

CEFP2 ziurtagiria, Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) luzatua.

Test d'Evaluation de Français (TEF) B1 (361-540), Pariseko Chambre de Commerce et d'industrie delakoak luzatua.

B2 maila:

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Diplôme d'Etudes en Langue Française ziurtagiria (DELF B2), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) luzatua.

Diplôme de Langue Française (DL), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) luzatua.

Test d'Evaluation de Français (TEF) B1 (541-698), Pariseko Chambre de Commerce et d'industrie delakoak luzatua.

C1 maila:

Gaitasun Agiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) luzatua.

Diplôme Supérieur d'Etudes Françaises Modernes (DS), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) luzatua.

Test d'Evaluation de Français (TEF) B1 (699-833), Pariseko Chambre de Commerce et d'industrie delakoak luzatua.

C2 maila:

Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) luzatua.

Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) luzatua.

Test d'Evaluation de Français (TEF) B1 (834-900), Pariseko Chambre de Commerce et d'industrie delakoak luzatua.

Alemana

B1 maila:

Oinarrizko zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

Tarteko mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

ZD ziurtagiria (Zertifikat Deutsch), Goethe Institutuak luzatua.

ZDJ ziurtagiria (Zertifikat Deutsch für Jugendliche), Goethe Institutuak luzatua.

B2 maila:

Maila aurreratuaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

B2 ziurtagiria, Goethe Institutuak luzatua.

ZDB ziurtagiria (Zertifikat Deutsch für den Beruf), Goethe Institutuak luzatua.

TestDaF level 2 ziurtagiria (Test Daf Deutsch als Fremdsprache), Goethe Institutuak luzatua.

C1 maila:

Goi mailako zikloaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2008koa edo lehenagokoa).

C1 mailaren ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek luzatua (2009koa edo geroagokoa).

C1 ziurtagiria, Goethe Institutuak luzatua.

PWD ziurtagiria (Prüfung Wirtschaftsdeutsch International), Goethe Institutuak luzatua.

TestDaF level 4 ziurtagiria (Test Daf Deutsch als Fremdsprache), Goethe Institutuak luzatua.

C2 maila:

GZ C2 (Zentrale Oberstufenprüfung) ziurtagiria, Goethe Institutuak luzatua.

GZ C2 KDS (Kleines Deutsches Sprachdiplom) ziurtagiria, Goethe Institutuak luzatua.

C2+ GDS (Große Deutsche Sprachdiplom) ziurtagiria, Goethe Institutuak luzatua.

Italiera

B1 maila:

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 2 (CELI 2)

B2 maila:

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 3 (CELI 3)

C1 maila:

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 4 (CELI 4)

C2 maila:

Certificato di Conoscenza della Lingua Italiana, Livello 5 (CELI 5)

Gaztelania atzerritarrentzat:

B1 maila:

Espainierazko B1 mailaren diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

Espainierazko hasierako mailaren diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

B2 maila:

Espainierazko B2 mailaren diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

Espainierazko tarteko mailaren diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

C1 maila:

Espainierazko C1 mailaren diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

C2 maila:

Espainierazko C2 mailaren diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

Espainierazko goi mailako mailaren diploma, Cervantes Institutuak luzatua.

Iragarkiaren kodea: F1104034