64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

HAPOren eraikuntzari buruzko ordenantzako
aldaketa xehakatua, ordenantza horretako 1.d), 1.n)
eta 53.b) artikuluei dagokienez. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2011ko otsailaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea HAPOko aldaketa xehakatua, haren Eraikuntzaren ordenantzako 1.d), 1.n) y 53.b) artikuluei dagokionez, eta trastelekuen azaleraren kalkuluari buruzkoa, Udalaren zerbitzu teknikoek 2011ko otsailaren 14an egin agiriari jarraikiz, espedientean behar bezala eginbideturik baitago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74.1 a) artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Burlatan, 2011ko martxoaren 11n.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1104997