64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2011ko lan egutegia

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldia ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 725/2010 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa. Berbintzanako Udalak, 2011ko otsailaren 23ko bilkuran, honako hau erabaki du:

1.-Berbintzanako Udalaren langileendako 2010eko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 1a: Aingeru Guardakoa, herriko zaindarikidea.

-Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria. Herriko zaindaria. Maiatzaren 16ra pasako da.

-Apirilaren 21a: Ortzegun Saindua.

-Apirilaren 22a: Ortzirale Saindua.

-Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Abuztuaren 16, 17 eta 18a: herriko bestak.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 28a: Eguberri bigarrena.

2.-Udal bulegoak itxirik egonen dira larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2011ko lan egutegian.

3.-Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da: hasiera batean, 7,33 orduko 217 lanaldi eginen dira, eta 3,39 ordu eginen dira horretarako zehazten den lanaldian.

Honako lanaldi murrizketa hauek ezarri dira:

a) Abuztuaren 14a: Abuztuko Andre Mariaren bestak, ordu bat lanaldiaren bukaeran.

b) Abenduaren 24a: ordu bat lanaldiaren bukaeran.

c) Abenduaren 31: ordu bat lanaldiaren bukaeran.

4.-Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanera deitzen dituenean ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan lan egiteko, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den bezala.

5.-Ordutegiari dagokionez, nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den manerari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute.

Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, Berbintzanako Udalak artikulu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia ezartzen ahalko du; betiere errespetatu behar du lanaldiaren urteko kopurua.

6.-Lan hitzarmen berariazkoa duten langileak, beren hitzarmenak zer erran, harexeri lotuko zaizkio.

7.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berbintzanako Herriko Etxeko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Argitara ematen da, eta ohartarazten erabaki hauen kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Berbintzanako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Berbintzanan, 2011ko martxoaren 4an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L1104973