64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketak 2011ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2011ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, 2. puntuan, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2011ko aurrekontuko aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Baztanen, 2011ko martxoaren 17an.-Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L1105003