64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Jarduera: Abeltzaintzako nabea eraikitzea, behien ustiategiko baldintza higieniko-sanitarioak hobetzeko. Sustatzailea: SAT Oyanzarra. Tokia: 2. poligonoko 170. lurzatia. Udalerria: Barasoain (Nafarroa).

Barasoainen, 2011ko martxoaren 16an.-Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L1104903