64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

1/2011 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aldaketa 2011ko otsailaren 7an onetsi zen hasiera batez, eta jendaurrean egon da 2011ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an, argitaraturik. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2011ko martxoaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1104925