64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2011ko otsailaren 18an egin osoko bilkura arruntean, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 2011ko plantilla organikoa onetsi du hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udal Idazkaritzan, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten.

Bakaikun, 2011ko otsailaren 18an.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1104746