64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZANTZA

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen
dituen ordenantzaren aldaketa

Azantzako Kontzejuak, 2011ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza aldatzea: Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da Kontzejuko Idazkaritzan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan aztertu eta, hala bada, egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da.

Azantzan, 2011ko martxoaren 17an.-Alkate udalburua, Roberto Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1105215