64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Ordenantza, Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezian sartutako eremuko etxebizitzak konpondu eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udalak, 2011ko martxoaren 17ko osoko bilkuran, Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezian sartutako eremuko etxebizitzak konpondu eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Auritzen, 2011ko martxoaren 22an.-Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1105405