64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTERAIN

Besterengarritasuna deklaratzea

Asteraingo Kontzejuak, 2011ko martxoaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen Asteraingo 11. poligonoko 381. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, geroago Vicente Ansoain Aramendíari hura besterentzeko soberako lurzati gisa.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 122. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Asterainen, 2011ko martxoaren 11n.-Kontzejuko burua, Arantzazu Ansorena Beruete.

Iragarkiaren kodea: L1104725