64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin
eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak
arautzen dituen ordenantzan

Artaxoako Udalak, 2011ko martxoaren 17ko osoko bilkuran eta bertaratu guztiak ados zirela, erabaki zuen aldaketa egitea Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio kexa edo oharrak aurkezten badira, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, aldaketaren behin betiko onespena. Halakorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2011ko martxoaren 18an.-Alkatea, Pedro M.ª Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L1105121