64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, Antsoaingo Udalaren zerbitzuko kirol instalazioetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, Antsoaingo Udalaren zerbitzuko kirol instalazioetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Cesar Hernández Diez de Ulzurrun izendatzeko proposamena egin du, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia delako.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2010ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an).

Antsoainen, 2011ko martxoaren 18an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1105061