64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2011ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2011ko otsailaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko ekitaldiko plantilla organikoa. Delako erabakia Herriko Etxeko iragarki oholean eta 2011ko otsailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da plantilla organikoa, hori guztia Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratu baitzuen.

Plantilla organikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 257/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoa betez, Alloko Udalak, gehiengoa duela, onetsi du 2011ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Allon, 2011ko martxoaren 21ean.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

I. ERANSKINA

-Idazkari bat. Maila: A. Lanpostuko osagarria: 35%. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

-Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: C. Mailako osagarria: 12%. Lanpostuko osagarria: %9, aldi baterako peoien zuzendaritzagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: 10%. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

-Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: % 9, behin-behineko peoien zuzendaritzagatik. Lanaldi luzapeneko osagarria: 10%. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

-Administrari laguntzaile bat. Lanaldia: %60. Maila: D. Mailako osagarria: %12. hutsik. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

II. ERANSKINA

Funtzionarioen izenen zerrenda

-Iriarte Ayúcar, María Angeles. Idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 1-8-1980. Gradua: 6. Tokia: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 1977-11-15.

-Esparza López, José Luis. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 8-2-1991.

-Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 19-7-1994.

Iragarkiaren kodea: L1105277