64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2011ko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

OIbarko Udalak, 2011ko martxoaren 19an egin osoko bilkura berezian, aho batez eta legez eskatutako quorumarekin, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Oibarko Udaleko 2011ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, arau hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1.990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikulua eta ondokoak.

2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabortz egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Oibarren, 2011ko martxoaren 21ean.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L1105247