64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

19/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 21ekoa, Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoaren oinarrizko osasun laguntzaren egitura ezartzen duena.

Nafarroako Osasun Zonifikazioari buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea betearazi eta garatzean eman zen maiatzaren 30eko 148/1986 Foru Dekretuak Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzaren egiturak arautu zituen, oro har, eta gero, behin betiko sendotu zituen Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak. Foru lege horrek, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko zerbitzuen antolamendua modu orokorrean ezartzeaz gain, 56. artikuluan berariaz definitzen du Oinarrizko Osasun Laguntzaren egituren funtzionaltasuna.

Bestetik, aipatu artikuluak osasun arloko langileen eta Oinarrizko Osasun Laguntzako egituren arteko lotura ezartzen du; izan ere, osasun eskualde oinarrizkoen laguntzaren oinarrizko mailan, hari lotuta edo atxikita, aritzen diren profesionalak Oinarrizko Osasun Laguntzako egiturari atxikitzen zaizkio, zein araubide ekonomiko-administratibotik datozen, hura errespetatuta.

2010eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legeak, hamabosgarren xedapen gehigarrian, Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoa sortu zuen, Iruñeko udalerriko 7. barrutiko 9. eta 23. atalak eta Berriobeitiko udalerriko Artikako Kontzejua hartzen dituela.

Horrenbestez, bidezko da Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoari dagokion oinarrizko osasun laguntzaren egitura ezartzea, plantilla organikoa eta sortu berria den osasun eskualde oinarrizkoko zuzendaritza egituraren ekipamendua finkatuta, eta zuzendaritzako lanpostuen sailkapen multzoa esleituta.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoaren oinarrizko osasun laguntzaren egitura ezartzen da, 2010eko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legean ezarritako lurralde mugaketaren arabera.

2. artikulua. Ezartzen den oinarrizko osasun laguntzaren egituraren antolaketa eta funtzionamendurako araubidea maiatzaren 30eko 148/1986 Foru Dekretuan (Nafarroako oinarrizko osasun laguntzaren egiturak arautzen ditu, oro har) eta azaroaren 2ko 351/1992 Foru Dekretuan (oinarrizko osasun laguntzako langileen ordutegia ezarri eta haien etengabeko laguntza arautzen du) ezarritakoari jarraituko zaio, baita egun aplikatzen den araudian xedatutakoari ere.

3. artikulua. Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoaren oinarrizko osasun laguntzako lantaldea enplegatu kopuru hau izatera iristen ahal da, zenbateko populazioz arduratzen den, horren arabera:

Oinarrizko Osasun Laguntzako lantaldeko medikuak: 9.

Pediatrak: 2,50.

Erizaintzako diplomadunak: 10.

Gizarte Laneko diplomadunak: 1.

Administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileak: 7.

4. artikulua. Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoaren lurraldeak Iruñeko udalerriko 7. barrutiko 9. eta 23. atalak eta Berriobeitiko udalerriko Artikako Kontzejua hartzen ditu.

5. artikulua. Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoak osasun etxe bat izanen du Iruñeko udalerriko 7. barrutiko 9. eta 23. ataletan.

6. artikulua. Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoa Txantreako Emakumeari Laguntzeko Zentroa-Andraizeri atxikitzen zaio.

7. artikulua. Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoa IC sektorea-Buztintxuriri atxikitzen zaio, adimen osasuna antolatzeko ondorioetarako.

8. artikulua. Adimen osasunaren sektoreetako eta osasun eskualde oinarrizkoetako erizaintza unitateko zuzendaritza eta burutzak, eginkizunak eta eskudantziak ezartzen dituen ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz, I. multzoan sailkatzen dira Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoaren Zuzendaritza, Erizaintzako Unitatearen Burutza eta Unitate Administratiboaren Burutza.

9. artikulua. Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoan bizi diren herritarrei, ekainaren 10eko 122/2002 Foru Dekretuan xedatutakoa aplikatuko zaie. Foru dekretu horretan, zenbait osasun eskualde oinarrizkotako oinarrizko osasun laguntzako mediku orokorra eta pediatra libreki hautatzeko eskubidea zabaldu eta emakumeari laguntzeko zentroetan Obstetriziako eta Ginekologiako espezialista libreki hautatzeko eskubidea garatzen da..

Xedapen gehigarri bakarra.-Osasun arloko udal zerbitzuekiko lankidetza.

Oinarrizko osasun laguntzako lantaldea, zein den udala eta lantaldeko zuzendaria, haiek erabakitzen duten moduan, osasun arloko udal zerbitzuarekin koordinatuko da eta harekin batean eginen du lan, higiene eta osasungarritasun publikoari buruzko eginbeharrak betetzearren.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.-Osasun arloko kontseiluak.

Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabeteko epean, Osasun Kontseilua eratuko da, maiatzaren 30eko 148/1986 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Bigarren xedapen iragankorra.-Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoaren oinarrizko osasun laguntzako lantaldearen hasierako egitura.

Foru dekretu honen 3. artikuluan xedatutakoa baztertu gabe, hurrengo profesionalekin hasiko da funtzionatzen Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoaren oinarrizko osasun laguntzako lantaldearen plantilla:

Oinarrizko osasun laguntzako lantaldeko medikuak: 3.

Pediatrak: 2.

Erizaintzako diplomadunak: 3,50.

Gizarte Laneko diplomadunak: 0,50.

Administrazioko eta zerbitzu orokorretako langileak: 2.

3. artikuluan jasotako egitura ezartzeko egin den aurreikuspenera iritsi arte, nola handitzen den oinarrizko eskualdeko biztanleria, horren arabera, pixkanaka handituko da plantilla, aurrekontu erabilgarriaren arabera.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoaren oinarrizko osasun laguntzaren egiturak ezartzeko ahalmena ematea.

Ahalmena ematen zaio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari foru dekretu honek ezarritako oinarrizko osasun laguntzaren egitura abian jartzeko, baita ondorioak izan ditzaketen osasun eskualde mugakideetako osasun babesa bermatzeko ere.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko martxoaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F1105312