64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen 109/2011 ebazpena, martxoaren 15ekoa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

109/2011 ebazpena, martxoaren 15ekoa, Lesakako Udaleko alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik Ludmila Bartakovak aurkezturiko idazkia, non eskatzen duen ondoren adierazten den pertsonari Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko, ez delako bere etxean bizi:

-Pavel Zecha, bizileku-txartela X8995720Y.

Kontuan hartuz, Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren gaineko Erregelamenduko 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1. Lehen aipaturiko pertsonari herri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez delako bertan bizi.

2. Interesdunari jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dagoen ala ez adierazten ahal duela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituen dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzake.

Lesakan, 2011ko martxoaren 23an.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1105349