64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Zehapenen jakinarazpena

1. Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 egun naturalera gauzatuko da zehapena; kasu horretan, aukeran dago errekurtso hauetakoren bat egitea:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintzaren egile den organoan hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian hurrengo hilabetearen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

3. Udaleko bulegoetan ordaindu ahal izanen da (Plaza Zaharra, 1), edo posta bidezko igorpena eginez, honako hauek adierazita: izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia, 30 egun naturalen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Aipatutako borondatezko epea agorturik zorra kitatu ez bada, zenbateko osoa eskatuko da betearazte-bidetik, eta, behar denean, premiamendu-errekargua eta dagozkion berandutze-interesak ordaindu beharko dira.

Lesakan, 2011(e)ko marzoren 28an.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

ERANSKINA

Esped.: 2010/116. Jabea-matrikula: Transdipe S.L. (R1848 Bbv). Tokia: Alasta, alkaiaga. Eguna: 2010-11-21. Ordua: 10:55. Zenbatekoa: 200. Zenbat puntu galtzen: 0. BSL: 39.2.E. ZEO: 91.2.M. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1105229