64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ANTSOAIN

Ediktua

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren likidazioak, hots, gainbalioarenak, ondoko zerrendan agertzen diren pertsonei edo entitateei eginak eta zehazten diren egunetan Alkatetzaren ebazpenen bidez onetsiak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez gero, argitaratzeari ekin zaio Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta azken helbide ezagunari dagokion Udaletxeko ediktu oholean; hau guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoarekin bat eginez.

Espte.: 20100277. Ebazpenaren eguna: 2011/12/31. Subjektu pasiboa: María Pilar Beaumont Lizarraga. Zergagaiaren datuak: Jose María Jimeno Jurio, 3 - 4 a. Tributu-kuota: 1.263,57.

Espte.: 20100277. Ebazpenaren eguna: 2011/12/31. Subjektu pasiboa: Antonio Zazpe Oyarzun. Zergagaiaren datuak: Jose María Jimeno Jurio, 3 - 4 a. Tributu-kuota: 1.263,57.

Espte.: 20100278. Ebazpenaren eguna: 2011/12/31. Subjektu pasiboa: Javier Soto Zabalza. Zergagaiaren datuak: Jose María Jimeno Jurio, 3 - 6.ª. Tributu-kuota: 1.592,61.

Interesdunek espedienteak aztertzen ahalko dituzte Udal bulegoetan, Udaletxe plazako 1.an, bulego orduetan.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Aferen Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Antsoainen, 2011ko martxoaren 21ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1105351