64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 4 ZK.KO EPAITEGIA

Judiziorako eta galdeketarako zitazio-zedula

Maria Jesus Stampa Castillo Donostia-San Sebastianeko Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegiko idazkari judiziala naizen honek ondokoa ematen dut aditzera: goian aipatutako jarduketetan erabaki da jarraian zehazten den pertsonari zitazioa egitea, ondoren ezarrita datorren moduan.

Zitazioa agindu duen organoa

Donostia-San Sebastianeko lan arloko 4 zk.ko epaitegia.

Auzia

85/2011 zk.ko judizioa, Francisco Javier Estevez Ginzo jaunak/andreak sustatua. Gaia: (((cantidad))).

Zitatua

Sesma Martinez S.l.U., aipatu judizioan alderdi demandatua den aldetik.

Zitazioaren xedea

Judizioko eta adiskidetzeko ekitaldietan parte hartzea, eta, kasua denean sesma martinez s.l.u. jn.ak/and.ak eskatutako galdeketari erantzutea. Galderak auziko gertakari eta inguruabarren gainekoak izango dira, eta auzitegiak bidezkotzat jo behar izan ditu.

Agertzeko tokia eta data

Epaitegi honetan, Teresa de Calcuta-atotxa-just. Jauregia plaza 1,4ª planta, Donostia-San Sebastian helbidean. 13. judizio-aretoa. Beheko solairua.

Eguna: 2011/05/02ko 10:50ean.

Legezko ohartarazpenak

1.-Demandatua arrazoirik eman gabe agertzen ez bada ere, judizioak aurrera egingo du, hura auzi-iheslari deklaratu beharrik gabe (Lan Prozedurako Legeko LPLko 83-3 art.).

Hurrengo jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan egingo dira, autoak, epaiak edo epatzeak izan ezik (LPLko 59. art.).

2.-Judizioan erabili nahi dituen frogabide guztiekin agertu beharko du (LPLko 82-2 art.).

3.-Judizioan abokatuak lagunduta eta kolegiatutako prokuradore edo lan-harremanetako graduatuak ordezkatuta agertu nahi badu, Epaitegi honetan idatziz adierazi beharko du, ediktu hau argitaratu eta hurrengo bi egunetan (LPLko 21-2 art.).

4.-Agertzen ez bada eta ez agertzeko arrazoi nahikorik ematen ez badu, auzitegiak egiazkotzat jo ditzake auzigai diren gertakariak, kalte egin diezaioketenak (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko -PZLb-ko- 304. art., eta hari lotutako LPLko 91. art.)gainera, entzunaldia izan aurretik, 180 eurotik 600 eurora bitarteko isuna ezarriko zaizu (PZLB-ko 304 eta 292.4 artikuluak).

5.-Ediktu hau argitaratuz leku ezezagunean dagoen alderdi demandatuari legeak agindu bezala zitazioa egiten zaio.

Judizioa egin arte zitatua Epaitegiko idazkaritzara joan daiteke autoak ikustera.

Donostia-San Sebastianen, 2011ko martxoaren 11n. Idazkari judiziala.

Iragarkiaren kodea: J1105321