64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2011ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

6/1990 Foru Legearen 236, 276 eta 277. artikuluetan xedatua betetzeko, Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2011ko martxoaren 15ean egin batzar arruntean, honako hau erabaki zuen aho batez:

-Hasiera batean onestea 2011ko aurrekontuaren espedientea eta 2011ko plantilla organikoa.

-Hasierako onespenari buruzko iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen egoitzako iragarki oholean jartzea, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

-Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Los Arcosen, 2011ko martxoaren 16an.-Mankomunitateko burua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1104897