64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Akats zuzenketa

Akatsa antzeman da Erronkariko Ibaxaren Batzordeak 2010eko ekainaren 8an egin bilkuran hartutako erabakian. Hau dioen tokian: "erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko aldaketa, kreditu gehikuntza baita, 32.804,97 eurokoa, 1.581.690 kontu-sailean (Basogintzako hobekuntza lanak). Finantzabidea eginen da diru-sarrera handiagoaren kontura, hain zuzen ere 1.45501 Nafarroako Ingurumen Departamentuko diru-laguntza izeneko kontu-sailetik", honela behar du: "erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko aldaketa, kreditu gehikuntza baita, 32.804,97 eurokoa, 1.581.690 kontu-sailean (Basogintzako hobekuntza lanak). Finantzabidea eginen da diru-sarreren kontu-sail berri baten kontura, hain zuzen ere 1.75502 Ingurumen Departamentuko diru-laguntzak, basogintzako hobekuntza lanetarako". Zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 105.2 artikuluarekin bat.

Erronkarin, 2011ko martxoaren 14an.-Batzordeko burua, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L1104687