64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2011ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2011ko martxoaren 9an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Buñuelen, 2011ko martxoaren 11n.-Mankomunitateko burua, Miguel Ángel Vela Osta.

Iragarkiaren kodea: L1104582