64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2011ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, martxoaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2011ko aurrekontuan aldaketa egitea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Noainen, 2011ko martxoaren 10ean.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.

Iragarkiaren kodea: L1104543