64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2/2011 aldaketa aurrekontuan

Utergako Udaleko alkate udalburuak 2011ko martxoaren 1ean emandako dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi zen aurrekontuko 2/2011 aldaketa, Utergako zeharbidea urbanizatzeari dagozkion kredituak gehitzeari buruzkoa.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Utergan, 2011ko martxoaren 1ean.-Alkatea, Pedro María Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1104914