64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Birzatiketaren behin betiko likidazioa, Untzueko UE-2 unitatean. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2011ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa bildurik, erabaki zuen hasiera batean onestea birzatiketaren behin betiko likidazioa, Untzueko UE-2 unitateari dagokionez, hori guztia birzatiketaren proiektuari jarraikiz, hori ere onetsi baitzen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 152.2, 151, 76 eta 74. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, jendaurrean 20 egunez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko likidazioa behin betiko onetsiko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2011ko martxoaren 14an.-Alkate udalburua, José Javier Jaurrieta.

Iragarkiaren kodea: L1105017