64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Egoitza elektronikoa eratzea Untzueko Udalean

Untzueko Udalak, 2011ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, eta Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean xedatua bete beharrez, erabaki da Untzueko Udalean egoitza elektronikoa sortzea, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren egoitzan integratuta, www.agrupacionvaldorba.es helbide elektronikoarekin. Haren titularra aipatu Batasuna izanen da, eta bere gain hartzen du helbide horren bidez eskuratzen ahal diren informazioa eta zerbitzuak zuzendu, egiaztatu eta osatzeko ardura. Batasunaren egoitzak Batasuneko udalenak ere hartuko ditu -horien artean Untzue-, eta denak egonen dira bilduta Batasunaren webgunean.

Untzueko Udalaren egoitza elektronikoak indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, ordura arte diseinaturiko prozedura telematikoekin.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak eta, betiere, erabiltzen segitzen ahalko dira modu tradizionalak, sarreren Erregistro Orokorrean berean aurkeztuta.

Egoitza elektronikoak erregistro elektroniko bat izanen du hari lotuta, zeina integratuko baita Batasunaren eta Udalaren Erregistro Orokorrean.

Tramitazio elektronikoaren ondorioetarako, egun balioduntzat hartuko dira orokorrean hala direnak, eta horietatik kanpo geratuko dira estatuko, foru erkidegoko eta tokiko jaiegunak (herriko jaiak). Eskabide bat jasotzen bada egun baliogabe batean, hurrengo egun balioduna hartuko da sarrera-datatzat.

Administrazio Batasunean sarturiko entitateen tramitazio elektronikoari dagokionez, arlo horretako legeria orokorra aplikatuko da.

Untzuen, 2011ko martxoaren 14an.-Alkate udalburua, José Javier Jaurrieta.

Iragarkiaren kodea: L1104969