64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Udal Plana eta ingurumen ondorioen azterlana.
Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2011ko martxoaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Tulebrasko Udal Plan Orokorra eta ingurumen ondorioen azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukiko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Tulebrasen, 2011ko martxoaren 16an.-Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1104912