64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

31/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 24koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak ematen dituena (2011. urtea).

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak abenduaren 31n emandako 112/2009 Foru Aginduaren bidez, aldatu egin zen kontseilari berak apirilaren 11n emandako 86/2006 Foru Agindua. Azken horren bidez, "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak, urtero emanen direnak, sortu eta haiek emateko prozedura arautu zen.

Foru agindu horren arabera, Nafarroako Turismo Kontseiluak, osoko bilkuran, sariak banatzeko proposamena eginen du. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emanen ditu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Turismo Kontseiluak 2011ko martxoaren 18an egindako osoko bilkuran, kategoria ezberdinetan behar den epean eta moduan aurkeztu ziren hautagaiak bozkatu ziren.

Kategoria bakoitzean gehien bozkatu ziren hautagaiak hauexek izan ziren:

1.-Toki entitateak, turismo partzuergoak eta elkarteak.

  • Asociación Agencias de Viaje de Navarra (ANAVI).

2.-Turismo enpresa edo enpresaburuak:

Ostatuen modalitatea.

  • Hostal Ayestaran I eta Hostal Rural Ayestaran II (Lekunberri).

Jatetxeen modalitatea.

  • Marisol jatetxea (Cadreita).

Turismo zerbitzuen bitartekotza, garapena, berrikuntza eta eskaintzaren modalitatea.

  • Eventos Temáticos Virtuales, S.L.

Bestalde, Turismo Kontseiluak osoko bilkuran erabaki zuen Iruñeko Hartza jatetxeari aipamen berezia egitea proposatzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. 2011. urteko "Nafarroako Erresuma" Turismo Sariak ondoren aipatzen diren entitate, elkarte eta enpresei ematen zaizkie:

-Asociación Agencias de Viaje de Navarra (ANAVI), toki entitateen, turismo partzuergoen eta elkarteen kategorian.

-Hostal Ayestaran I eta Hostal Rural Ayestaran II (Lekunberri), turismo enpresa edo enpresaburuen kategoriako ostatuen modalitatean.

-Marisol jatetxea (Cadreita), turismo enpresa edo enpresaburuen kategoriako jatetxeen modalitatean.

-Eventos Temáticos Virtuales S.L., turismo enpresa edo enpresaburuen kategoriako turismo zerbitzuen bitartekotza, garapena, berrikuntza eta eskaintzaren modalitatean.

2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak adierazten du jakinaren gainean dagoela Nafarroako Turismo Kontseiluak Iruñeko Hartza jatetxeari aipamen berezia egiteko hartutako erabakiaz.

Foru agindu hau Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2011ko martxoaren 24an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F1105443