2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTZE
2011ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena
Sartzeko Udalak, 2010eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Sartzeko Udalaren hurrengo ekitaldirako plantilla organikoa, 2011koa, alegia.
Iragarkia 2011ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 1ean, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:
LANPOSTUEN ZERRENDA
Funtzionarioak
Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1; maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.
ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA
Funtzionarioak
Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 7. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sartzen, 2011ko otsailaren 23an.-Alkate udalburua, Juana María Indurain Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L1105045