64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

2011ko aurrekontua.
Hasierako onespena

Santsolgo Udalak, 2011ko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2011ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Santsolen, 2011ko martxoaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1104896