64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

6/2010 aldaketa aurrekontuan.
Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2011ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 6/2010 aldaketa Udalaren 2010eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Garesen, 2011ko martxoaren 18an.-Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L1105034