64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Bake epailea ordezteko prozedura

Garesko Udalak espedienteari hasiera eman dio bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko.

Horrenbestez, aditzera ematen da eskabideak aurkezteko epea ireki dela, hamabost egun baliodunekoa izanen baita, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Interesdunek, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikululan eta hurrengoetan zehaztu gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen badituzte, eskabidea jaso eta aurkezten ahalko dute Garesko Udaleko Sarrera Erregistroan, Mena plaza, z.g. baitago.

Aditzera ematen da, Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Garesen, 2011ko martxoaren 17an.-Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L1105022