64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Orotz-Beteluko herrigunean kanalizatuta, merkataritzako
propanoa banatzeko sareak eta petroliotik likidotutako gasa
biltzeko lanek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eta
haiek okupatzeko beharra, Repsol-Butano, S.A. sustatzailea izanik.
Behin betiko onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2011ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

"7.1.-Aurrekariak.

1.-Orotz-Beteluko Udalak, 2010eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Orotz-Beteluko herrigunean kanalizatuta, merkataritzako propanoa banatzeko sareak eta petroliotik likidotutako gasa biltzeko lanek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eta haiek okupatzeko beharra, sustatzailea Repsol-Butano, S.A. izanik. Zerrenda hori erabaki honen I. eranskinean jaso da.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedadura handiena duten egunkarietan argitaratuta, espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egunean, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

3. Erabaki honen berri banan-banan ematea zerrenda onetsian dauden ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei.

4. Interesdunei jakinaraztea errekurtsorik ezin dela jarri erabaki honen kontra. Izan ere, nahitaezko desjabetzearen espedientea hasteko tramite egintza da eta, prozedurari amaiera ematen ez dionez, ez du babesgabetasunik sortzen, azken finean egokiak juzgatzen diren alegazioak aurkez baitaitezke erabaki honen 2. puntuan ezarritako epean.

2.-Erabaki hori banan-banan jakinarazi zitzaien interesdun guztiei eta argitaratu, berriz, 2011ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an eta probintzia honetako bi egunkari hedatuenetan (Diario de Navarra, 2011ko urtarrilaren 7koa, eta Diario de Noticias, 2011ko urtarrilaren 5ekoa).

3.-Alegazioak aurkezteko epean alegazio bakarra aurkeztu zen, María Nieves Dubois Escabelek sinatua, hain zuzen ere Orotz-Beteluko 1. poligonoko 8. lurzatiaren gaineko ukipenari zegokiona.

4.-Udalak Héctor M. Nagore Sorabilla eta Luis Irisarri Nagore Iruñeko legelariei eskatu zien aurkeztutako alegazioaren gaineko txosten juridikoa egin zezaten, eta hori 2011ko otsailaren 17an aurkeztu zen; bertan bidezkotzat jotzen zen aipatu alegazioaren ezespena eta, hortaz, espedientea bukatutzat ematen ahal zela, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eta haiek okupatzeko beharra behin betiko onetsita.

II.-Oinarri juridikoak.

Berriz ematen dira aditzera ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eta haiek okupatzeko beharra hasiera batean onesteko erabakian bildutakoak eta oinarri juridiko berri bat erantsi da.

1.-Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 9. artikuluak ezartzen du: Nahitaezko desjabetzea egiteko, ezinbestekoa da aldez aurretik deklaratzea desjabetzeko objektuak ukituko duen helburuaren onura publikoa edo gizarte interesa. Ondotik, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluak xedatzen du: Ulertzen da, higiezinak desjabetzeari dagokionez, onura publikoa berez dakartela Estatuaren, Probintziaren eta Udalaren obra eta zerbitzu plan guztiek.

Antzeko zerbait adierazten da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 10 eta 11.2.a) artikuluetan.

Are gehiago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan, ondokoa zehazten da: Tokiko obra eta zerbitzu planei dagozkien obra proiektuak onesteak berez ekarriko ditu onura publikoaren deklarazioa eta haietan dauden ondasun guztiak okupatzeko beharra, nahitaezko desjabetzeari dagokionez.

2.-Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15. artikuluan, aurreikusi da ezen, onura publikoa edo gizarte interesa deklaratu ondoan, Administrazioak ebatziko duela desjabetzeko ezinbestekoak diren eskubideak eskuratzeko edo ondasunak okupatzeko behar zehatzari buruz. Eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. artikuluan gehitzen da: 15. artikuluaren ondorioetarako, desjabetzearen onuradunak zerrenda zehatza eta banan-banakoa egin behar du, desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen alderdi guztiak, materialak zein juridikoak, deskribatzeko. Eta lege beraren 16. artikuluan ondokoa xedatzen da: Desjabetzen duen administrazioak edo, hala behar bada, desjabetzearen onuradunak aurreko horren bidez, okupatu beharreko ondasun edo eskubideen zerrenda zehatza eta banan-banakoa egin beharko du (...). Zerrenda horretan jasoko da zein den ondasun edo eskubide horien egoera material eta juridikoa, jabeen edo ordezkarien izenak, etxebizitza eta helbidea adierazita, eta, desjabetzeari dagokionez, kalte ordainak eskuratzeko moduko eskubidea edo interesa duten titularrak.

3.-Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan eta hurrengoetan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 17. artikuluan eta hurrengoetan, aurreikusten da ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean paratu behar direla hamabost egunean eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei banan-banan jakinarazi behar zaiela, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedadura handiena duten egunkarietan argitaratu behar direla ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19. artikuluan publizitateaz xedatua bete dadin.

4.-NDLren 20 eta 21. artikuluetan, baita NDEren 19 eta 20 artikuluetan ere, aurreikusitakoari jarraikiz, jendaurreko epea bukatutakoan ebatzi eginen dira alegazioak, horrelakorik aurkeztu bada, okupatu beharrari buruzko erabakia hartuko da eta behin betiko zehaztuko da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Okupatu beharra behin betiko onesten duen erabakiak hasiera emanen dio desjabetze espedienteari. Erabaki hori ere argitara emanen da, nola eta NDLren 18. artikuluan eta NDEren 17. artikulan jendaurreko epea irekitzeko egintzarentzat aurreikusi bezala, alegia, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan hedadura handiena duten bi egunkarietan.

III.-Xedapen zatia.

Aurrekarietan eta oinarri juridikoetan jaso den guztia kontuan izanik, aho batez erabaki da:

1. Ezestea María Nieves Dubois Escabelek jendaurreko epean aurkeztutako alegazioa, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta okupatu beharra hasiera batean onesten zuen erabakiaren aurka aurkeztutakoa, zerrenda horretako 6. finkari dagokionez (Orotz-Beteluko 1. poligonoko 8. lurzatia). Arrazoiak ematen dira, hain zuzen ere Héctor M. Nagore Sorabilla eta Luis Irisarri Nagore kontsultatutako legelarien txosten juridikoan biltzen direnak.

2. Behin betiko onestea Orotz-Beteluko herrigunean kanalizatuta, merkataritzako propanoa banatzeko sareak eta petroliotik likidotutako gasa biltzeko lanek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eta haiek okupatzeko beharra, sustatzailea Repsol-Butano, S.A. izanik. Zerrenda hori erabaki honen I. eranskinean jaso da.

3. Erabaki honen berri banan-banan ematea onetsitako zerrendan dauden ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta María Nieves Dubois Escabeli, ezetsitako alegazioaren egilea baita.

4. Erabaki hau eta ukituriko ondasun eta eskubideen titularren zerrenda biltzen duen eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan hedadura gehien duten egunkarietako batean argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Ondasun eta eskubideen zerrenda

1) 1. poligonoa, 1. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 35 m hodietarako.

Titularra: José M.ª González Badostain.

2) 1. poligonoa, 2. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 7 m hodietarako.

Titularra: M.ª Idoia Alejos Juanarena.

3) 1. poligonoa, 3. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 13 m hodietarako.

Titularra: José Erdozain Vicente.

4) 1. poligonoa, 4. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 11 m hodietarako.

Titularra: Venancio Jesús Gil Vergara.

5) 1. poligonoa, 5. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 65 m hodietarako.

Titularra: Francisca Zalba Orradre.

6) 1. poligonoa, 8. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 34 m hodietarako.

Titularra: Elena Escabel Badostain.

7) 1. poligonoa, 103. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 7 m hodietarako.

Titularra: Bárbara Lusarreta Garde.

8) 1. poligonoa, 106. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 60 m hodietarako.

Titularra: Rafael Echandi Vidondo.

9) 1. poligonoa, 110. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 11 m hodietarako.

Titularra: Hilario Lecumberri Barber.

10) 1. poligonoa, 509. lurzatia, Orotz-Beteluko katastroan.

Ukitutako lurzatia: 30 m hodietarako.

Titularra: Josep Franquesa Sobrino eta Ester Soriano Ferrer.

Orotz-Betelun, 2011ko martxoaren 16an.-Alkatea, Ainhoa Mendía Orradre.

Iragarkiaren kodea: L1104959