64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Udaleko kideen ordainsariak

Orisoaingo Udalak, 2011ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen Udaleko kideen ordainsariak zehazteko modua mantentzea. Halaber, erabaki zuen alkatearen urteko lansaria izatea Nafarroako Gobernuak Udaleko kideek kargua dela-eta sortzen diren ordainsari eta kalteordainen ondoriozko gastuetarako ematen duen diru-laguntzaren zenbateko berekoa. Zenbateko hori 4.108,56 eurokoa izan zen 2010ean. Bestalde, soilik alkateak jasotzen du ordainsaria, kontzeju irekia baita.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Orisoainen, 2011ko martxoaren 17an.-Alkate udalburua, María Victoria Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1105084