64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

1/2011 aldaketa aurrekontuan

Muruzabalgo Udalak 2011ko martxoaren 15eko osoko bilkuran erabakita onetsi zen hasiera batean aurrekontuko 1/2011 aldaketa. Kreditu gehikuntza bat da, kale, lorategi eta plazen mantentze-lanen gastuetako kontu-sailari dagokiona.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2011ko martxoaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Arraiza Azparren.

Iragarkiaren kodea: L1104935