64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Herrilurraren erabilera lagatzea

Mendigorriko Udalak, 2011ko martxoaren 11n egin osoko bilkura arruntean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluan eskatutako erabateko gehiengoarekin onetsi zuen herrilurreko lurzatiak desafektatzea (lurzatien berrantolamenduko 2. poligonoko 419 eta 417. lurzatiak), ondotik haren erabilera lagatzeko.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko edituen oholean paratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2011ko martxoaren 15ean.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L1105040