64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa Planeamendurako Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2011ko martxoaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa, 1 eta 2. poligonoko 89, 90, 91, 92, 95, 117, 199, 252, 253, 254, 255, 257, 261, 350, 632, 650, 652 eta 752. lurzatiei dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2011ko martxoaren 15ean.-Alkatea, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L1105038