64. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

15/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena eta lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Bestetik, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako langile operatiboen plantilla mantentzeko beharra eta langile mota horren aldi baterako kontrataziorik ez dela kontuan hartuta, beharrezkoa da lan publikoaren eskaintza partziala onestea, gaur arte sortu diren suhiltzaileen lanpostu hutsak betetzeko prozesuari ekiteko.

Azkenik, Nafarroako poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 45. artikuluak, urriaren 25eko 15/2010 Foru Legearen bidez eman zaion idazketan, 5. idatz-zatian ezartzen du polizia kidegoetako lanpostuak aipatuko direla plantilla organikoetan eta horietan adieraziko dela, besteak beste, destinoak betetzeko sistema. Horregatik, bidezkoa da ezartzea lanpostuak betetzeko Foruzaingoko zein unitatetan ez den aplikatuko sistema arrunta (lehiaketa), baizik eta berariazko lehiaketa, sarbide hori aplikatzeko foru lege horrek finkatzen dituen arrazoiak gertatzen baitira. Orobat, martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeraren artikulu bera aplikatuz, bidezkoa da ezartzea Foruzaingo plantilla organikoan bigarren jarduerako lanpostuak izaten ahal dituzten unitateak, baita bertan jarraitzeko baldintzak izanen dituzten lanpostuetako unitateak ere.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 14ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

  • Ondare Zuzendaritza Nagusia:

Teknikari-ofizial argiketaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 4911 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua.

  • Osasun Zuzendaritza Nagusia:

Medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 68230 zenbakia duena plantilla organikoan.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua.

  • Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 6211 zenbakia duena plantilla organikoan.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua.

  • Nafarroako Gazteriaren Institutua:

Instruktore ofiziala*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 5072 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

  • Ondare Zuzendaritza Nagusia:

Industriako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8735 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua.

  • Osasun Zuzendaritza Nagusia:

Botikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 8736 zenbakia duena plantilla organikoan.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua.

  • Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

Erdi mailako tituluduna (estatistikaria). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8737 zenbakia duena plantilla organikoan.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua.

  • Nafarroako Gazteriaren Institutua:

Erdi mailako tituluduna (administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8738 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua. Nafarroako Larrialdietako Agentzian lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

Nafarroako Larrialdietako Agentzian lan publikoaren eskaintza partziala onesten da, suhiltzaile 20 lanpostu huts biltzen dituena. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, C mailakoak, eta plantilla organikoan 556, 4411, 4784, 4785, 4799, 4803, 4806, 4813, 5329, 5340, 5788, 6084, 6521, 6793, 7057, 8586, 8676, 8677, 8678 eta 8709 zenbakiak dituzte.

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuko zenbait lanposturi dagokien euskarazko jakite maila esleitzea.

1. Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaie administrari lanpostu hauei: 35684 zenbakia duen lanpostua, Lekarotz/Elizondo BHIari atxikia; 35710 zenbakia duen lanpostua, Iruñeko Iturrama BHIari atxikia, eta 35713 zenbakia duen lanpostua, Iruñeko Biurdana BHIari atxikia.

2. Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaie administrari laguntzaile lanpostu hauei: 35720 zenbakia duen lanpostua, Burlatako Askatasuna BHIari atxikia, eta 38059 zenbakia duen lanpostua, Orkoiengo San Miguel IPari atxikia.

3. Euskarazko 2. jakite maila esleitu zaie eskolazain lanpostu hauei: 30525 zenbakia duen lanpostua, Altsasuko Aralarko Mikel Donea I BHIari atxikia; 35727 zenbakia duen lanpostua, Barañaingo Alaiz BHIari atxikia; 35839 zenbakia duen lanpostua, Berako Toki Ona BHIari atxikia; 35734 eta 35735 zenbakiak dituzten lanpostuak, Burlatako Askatasuna BHIari atxikiak; 35683 eta 31458 zenbakiak dituzten lanpostuak, Lekarotz/Elizondo BHIari atxikiak; 33781 zenbakia duen lanpostua, Iruñeko Eunate BHIari atxikia; 31355 eta 36056 zenbakiak dituzten lanpostuak, Iruñeko Iturrama BHIari atxikiak; 35728 zenbakia duen lanpostua, Iruñeko Biurdana BHIari atxikia, eta 33261 zenbakia duen lanpostua, Zizur Nagusiko Zizur BHIari atxikia.

4. Euskarazko 2. jakite maila esleitu zaie zerbitzu orokorretako lanpostu hauei: 35791 zenbakia duen lanpostua, Barañaingo Alaiz BHIari atxikia; 34224 zenbakia duen lanpostua, Iruñeko Eunate BHIari atxikia, eta 35792 zenbakia duen lanpostua, Iruñeko Biurdana BHIari atxikia.

4. artikulua. Nafarroako Foruzaingoan destinoak betetzeko sistema zehaztea.

1. Nafarroako Foruzaingoko komisario nagusi, komisario eta inspektore enpleguen destinoak berariazko lehiaketaren bidez beteko dira.

2. Oro har, Nafarroako Foruzaingoko inspektore-orde, kabo eta polizia enpleguen destinoak lehiaketaren bidez beteko dira, salbu foru dekretu honetan berariazko lehiaketaren bidez betetzeko ezartzen diren unitatekoak, ondoren agertzen direnak:

A) Ikuskapen Orokorreko Arloan:

-Komunikazio eta Lotura Operatiboko Dibisioa.

-Dibisio Tekniko Orokorra (bakarrik dibisoari zuzenean atxikitako lanpostuak).

-Burutza Taldea.

-Kudeaketa Administratiboaren Taldea.

-Giza Baliabideen Taldea.

-Prestakuntza Taldea.

-Garapen Teknologikoaren Brigada.

-Barne Araubideko Dibisioa.

-Polizia Arretarako Iruñeko Bulegoa.

-Polizia Etxeei atxikitako Polizia Judizialaren Taldeak.

-Atestatuetarako Tuterako Taldea.

B) Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloan:

-Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada.

-Ingurumena Babesteko Brigada (bakarrik brigadari zuzenean atxikitako lanpostuak).

C) Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloan:

-Arloari zuzenean atxikitako lanpostuak.

-Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

-Atestatuen eta Ikerketaren Dibisioa.

D) Herritarren Segurtasunerako Arloan:

-Txakurren Gidarien Taldea.

-Agintariak Babesteko Dibisioa.

-Esku hartzeko Dibisioa.

E) Ikerkuntza Kriminaleko Arloan:

-Arloari atxikitako lanpostu guztiak.

3. Destinoak betetzeko aurreko atalean aipatutako Foruzaingoko unitateetako berariazko lehiaketa sistema hierarkian haien mende dauden unitateetan ere aplikatuko da, salbu eta espresuki kontrakoa ezartzen ez den horietan.

4. Foruzaingoan destinoak eskuratzeko, ez da eskatuko berariazko ikastaroren bat izatea.

5. artikulua. Nafarroako Foruzaingoan bigarren jarduerako lanpostuak zein unitatetan izaten ahal diren zehaztea.

Bigarren jarduerako lanpostuak izan ditzaketen Foruzaingoko unitateak ondokoak dira, hierarkian haien mende daudenak barne:

A) Ikuskapen Orokorreko Arloan:

-Baliabideak Administratzeko Brigada.

B) Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloan:

-Instalazioak eta Atxilotuak Babesteko Brigada (Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea izan ezik).

6. artikulua. Bertan jarraitzeko baldintzak izan ditzaketen lanpostuak dituzten Foruzaingoko unitateak zehaztea.

Erregelamenduz ezartzen diren bertan jarraitzeko baldintzak izan ditzaketen lanpostuak dituzten ondoko Foruzaingoko unitateak hauek dira, hierarkian haien mende daudeneak barne, espresuki kontrakoa ezartzen ez bada:

A) Ikuskapen Orokorreko Arloan:

-Polizia Etxeei atxikitako Polizia Judizialaren Taldeak.

B) Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloan:

-Ingurumena Babesteko Brigada (bakarrik brigadari zuzenean atxikitako lanpostuak).

C) Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloan:

-Arloari zuzenean atxikitako lanpostuak.

-Bide Segurtasuneko eta Trafikoko Ekintzak Planifikatzeko Taldea.

-Garraioko Taldea.

D) Herritarren Segurtasunerako Arloan:

-Txakurren Gidarien Taldea.

-Agintariak Babesteko Dibisioa.

-Esku hartzeko Dibisioa.

E) Ikerkuntza Kriminaleko Arloan:

-Arloari atxikitako lanpostu guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaitasuna.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1104780