62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2011ko martxoaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Torres del Rioko Udal Plan Orokorra (LOEE eta Hirigintza Plana) eta haren ingurumen ondorioen azterlana.

Bilkura horretan berean, erabaki zen obra lizentzia gehiago ez ematea Planaren arabera lurzoru hori urbanizagarria edota hiri lurzoru finkatu gabea baldin bada. Hirigunearen gainerakoan eta lurzoru urbanizaezinean, obra lizentziak ematerakoan 35/2002 Foru Legearen 5. xedapen iragankorrean ezarritakoak aginduko du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Legearen 33.ean ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Torres del Rion, 2011ko martxoaren 14an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1104749