62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Herritarrendako zuzeneko esleipena, laborantzako
herrilurren aprobetxamendurako

Mendigorriko Udalak, 2011ko martxoaren 11n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen herritarrei dei egitea laborantzako herrilurretako ondoko lurzatiak errentan hartzeko:

72. poligonoa, 287. lurzatia, Nafarroako Ubideko lurzatien berrantolamenduko II.2 sektorea, Mendigorrian.

Herritarrek hogei egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Mendigorriko laborantzako herrilurren aprobetxamendurako eskabideak aurkezteko.

Mendigorrian, 2011ko martxoaren 17an.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L1105133