62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2011ko aurrekontua

Udalak, 2011ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2011ko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da udal Idazkaritzan hogei egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halaber, hura betearazteko oinarri batzuk ere baditu. Bere baitan hartzen ditu entitatearen aurrekontuak eta "Lodosako Zaharren Egoitzako Patronatua" udal erakunde autonomoarenak. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betikoz onetsita geldituko da.

Lodosan, 2011ko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L1105132