62. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI AEZKOA

2010eko kontu orokorra

Hiriberriko Udalak, 2011ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, adostasun txostena eman zion 2011ko kontu orokorrari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 273. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Hiriberri Aezkoan, 2011ko martxoaren 16an.-Alkatea, César Del Río Bayonés.

Iragarkiaren kodea: L1104890